Bertso Eskolak, izenematea zabalik

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 16a

2026-2027 ikasturtera begira jarri da Hernaniko Bertso Eskola ere. Irailaren bukaeran hasiko dituzte klaseak, eta Biterin izango dira, asteazkenetan (18:00-19:00) eta ostiraletan (16:50-17:50). Gainera, beste ordutegi batean taldea osatzeko aukera dago, aurreko bietan ezin dutenentzat. LH4tik gorako gaztetxo guztiek hartu dezakete parte, eta adin tarteka antolatuko dituzte klaseak. Parte hartu nahi duenak, zabalik dauka izenematea, emailez idatzita ondoko helbide elektronikora: hernanikobertsoeskola@gmail.com.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!