Margoketa lanak bukatzeko, Shangai inguruan ariko dira lanean bihar eta etzi. Ondorioz, Portuko errepidea itxita egongo da bertan, bi egunetan, 08:00etatik 19:00etara. Auzotarrek Elizatxoko tuneletik sartu eta atera beharko dute, eta irekita egongo da Karabeletik Osiñagarako bidea, bi norabideetan. Azkeneko hori ibilgailu astunentzat itxita egongo da ostegunean.
Gainera, lanen eraginez, Hiribusaren bigarren linean aldaketak izango dira: goizeko 08:30etako autobusa Karabelgo errotondan geldituko da, eta ez da Elizatxo auzora joango.