2026-2027 ikasturtera begira jarri da Hernaniko Bertso Eskola ere. Irailaren bukaeran hasiko dituzte klaseak, eta Biterin izango dira, asteazkenetan (18:00-19:00) eta ostiraletan (16:50-17:50). Gainera, beste ordutegi batean taldea osatzeko aukera dago, aurreko bietan ezin dutenentzat. LH4tik gorako gaztetxo guztiek hartu dezakete parte, eta adin tarteka antolatuko dituzte klaseak. Parte hartu nahi duenak, zabalik dauka izenematea, emailez idatzita ondoko helbide elektronikora: hernanikobertsoeskola@gmail.com. «Bertsotan, hitzekin eta euskeraz jolasteko toki ideala da bertso eskola. Gainera, ikasturtean zehar hainbat ekintza eta irteera egingo ditugu», aurreratu dute.