Punta-puntako Xake Topaketa gaur, Plaza Berrin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 14a

Gaur goizean jokatuko dute Gerardo Plazaren omenezko Xake Topaketa, Plaza Berrin, San Joanetako egitarauan hilaren 21erako iragarrita zegoen arren. 11:00etan hasiko da, eta xake txapelketa azkarra egingo dute 20 partehartzailerekin. Horietatik erdiak izango dira hernaniarrak, eta beste erdiak Donostiako Gros Xake Taldekoak, Euskal Ligan ari direnak. Tartean izango dira Iñigo Argandona Euskal Herriko txapeldun ohia, Luis Olaizola Gipuzkoako txapeldun izana, Juan Karlos Lakunza beteranoen mailako Euskal Herriko txapelduna, eta Cecilia Perez Euskal Herriko txapelduna emakumezkoen artean.

Ekainaren 19an, berriz, haurren xake topaketa egingo dute Biteri kultur etxearen aurreko plazan, arratsaldeko 17:00etan hasita. 14 urtetik beherakoek hartu dezakete parte, ordu laurden lehenago izena emanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!