'Gure Akelarrea' erakusketa, KPFn

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 14a

Hernaniko Hezkuntza Plataformak antolatuta, 'Gure Akelarrea' izeneko erakusketa jarri dute Kulturarteko Plaza Feministan, eta ekainaren 19ra arte egongo da ikusgai. Astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 21:00etara egongo da zabalik. Herriko ikastetxeetako gaztetxoek egindako lanekin osatu dute erakusketa; zehazki, LH3-4 eta DBH2 mailetakoek. Izan ere, sorginen inguruko lanketa feminista egin dute ikasgeletan, iraganeko irudia aztertu, historia berrikusi eta egungo begiradatik hausnartuta. «Erakusketako irudi bakoitza hausnarketa horretatik sortutako erantzun posible bat da», diote.

Erakusketara gerturatzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei: «Aukera ederra izango da ikasleen lana balioan jartzeko eta elkarrekin hausnarketarako tarte bat partekatzeko».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!