Kontzertua eskainiko du gaur, Zumaian, Hernaniko Musika Eskolako Dakapo abesbatzak. 19:00etan izango da, Mari kalean, eta Kanta Cantemus Koruarekin batera ariko dira hernaniarrak, Amaia Aldalurrek eta Eva Ugaldek zuzenduta. Azkeneko hilabeteotan errepertorio berezia prestatu dute elkarrekin aritzeko, eta zortzi pieza abestuko dituzte.