Final kutsuko finalerdia, Hernanik jokatuko duena gaur eskuz

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 13a

Ekhi Oses jubenila, pasa den urteko Oiartzunen aurkako finalean.

Oiartzunen aurka jokatuko dute joanekoa den partidua, 18:00etan hasita, Hernaniko frontoian.

 

Azpeitiaren aurkako final laurdenetan sekulakoa egin ondoren, kanporaketari buelta emanez, finalerdiei ekitea tokatzen zaio Hernaniri Herriartekoan, eskuz. Eta final kutsuko kanporaketa izango da, pasa den urteko finala jokatu zuten bi taldeen artekoa baita: Hernani eta Oiartzun, hain zuzen. 

Gaur jokatuko da joaneko norgehiagoka, Hernaniko frontoian, arratsaldeko 18:00etan. Garrantzi haundiko partidua denez, klubak dei egiten die herritarrei, «frontoira azaltzeko taldea animatzera».

Eta funtzionatzen duen zerbait, zertarako aldatu... Hori da klubean pentsatuko zutena, final laurdenei buelta ematea lortu zuten pelotari berdinek ekingo baitiote gaurko finalerdietako joanekoari: Oier Arsuaga eta Hegoi Zabala kadeteetan; Ekhi Oses eta Manex Alberdi jubeniletan; eta Xabi Apaolaza eta Markel Lizeaga nagusietan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!