Bihar bukatuko dira Hernaniko Olinpiadak, 'Altxorraren bila'rekin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 12a

Ardi proba, aurreko larunbatean Ave Marian. Argazkia: Argiprintza

Goizeko 10:00etan elkartuko dira Plazan, proba erabakigarria hasteko. Bazkaria ere egingo dute ondoren.

Iritsi dira azkeneko egunera, Hernaniko Olinpiadak. Bihar goizean jokatuko da 'Altxorraren bila' proba erabakigarria, 10:00etan Plazan hasita; eta 13:30ak aldera bukatuko da. Ondoren, bazkari autogestionatua egingo dute, Olinpiadei itxiera emateko; eta sari banaketa ere bihar izango da.

Proba xelebrea izango da biharkoa, sukaldari onenak sarituko baitituzte azkenerako. Talde bakoitzeko sei kide ibiliko dira herrian zehar oinez, kaja ezkutuak bilatzen. Kajetan pista bana izango dute, eta horiekin proba ezberdinak egin beharko dituzte. Probak egitean, osagai bat aukeratzeko aukera izango dute. Eta osagai horiekin zer? Beste taldekide batzuk ariko dira sukaldatzen, Elizatxon. Gainera, bonifikazio­ak ere izango dira ezkutatuta Elizatxon bertan.

Partehartzaileek mozorrotu­ta joan beharko dute, eta azkeneko proba izanik, ahalik eta jende gehien animatzeko deia egin dute. Une honetan sailkapena nola dagoen sekretupean gorde nahi izan dute, emozioa azkeneraino mantentzeko. Nor izango ote da txapelduna?

Erlazionatuak

Ardi proba, Hernaniko Olinpiadetan

Argiprintza eka 11, 14:43 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!