Hernaniko judo klubeko 7 judoka izan ziren pasa den maiatzaren 30ean Donostian, graduz igarotzeko azterketak burutzen (gerriko beltzaren azterketak, alegia). Eta maila galanta erakutsi ondoren, Euskal Herriko Judo Federazioak ondorengoak aitortu zizkieten hernaniarrei: Dan bateko gerriko beltza Nora Corbella, Nora Quiles, Aiur Betelu, Oier Gainza eta Gorke Lopezi; eta bi daneko gerriko beltza Maddi Güemes eta Gorka Gonzalezi.