Hernani KEko boleibol kadete mutilak Espainiko txapelketan aritu dira, pasa den maiatzaren 20 eta 24aren bitartean. Gipuzkoako Kopa, Gipuzkoako Liga eta Euskadiko Txapelketaren jabe izan ondoren, Castellonen jokatu den Estatu mailako txapelketan hartu zuten parte, beste 31 talderen aurka.
Lehen bi egunetan ligaxkan jardun ziren hernaniarrak, Mallorcako Manacor, Murtziako Voleadoren Cieza eta Madrilgo Leganesek osatutako multzoan. Ez zuten lortu garaipenik horien aurka, 3-0 (25-23, 25-18 eta 25-18), 0-3 (9-25, 20-25 eta 20-25) eta 3-0 (25-5, 25-14 eta 25-17) galduz hirurak, hurrenez hurren.
Horrela, 17 eta 32 artean dauden postuak definitzeko fasera sailkatu ziren. Bertan Andaluziako Benalmadenaren aurka 3-0 (25-15, 25-23 eta 25-23) eta Badajozen aurka 0-3 (25-27, 20-25 eta 17-25) galdu zituzten lehen bi partiduak, eta ondorengo biak irabazi; 3-2 (11-25, 26-24, 21-25, 25-21 eta 15-12) Melillaren aurka eta 3-1 (26-24, 14-25, 25-15 eta 25-23) Cantabriako Torrelavegaren aurka. Horrela, oro har, 29garren postuan geratu ziren hernaniarrak.
2026-2027 denboraldirako izen-ematea zabalik
Datorren denboraldirako izena emateko aukera dago jada. Informazio osoa dago eskuragarri hkeboleibola.eus/eu/registrations webgunean, baita apuntatzeko aukera ere. Klubetik diotenez, ez da komeni azken unera arte uztea, taldeak bete ahala itxiko baitira, eta itxaron zerrenda egongo da, apuntatze dataren araberako ordenarekin.