Nahiz eta Tilos 7 Pasa txapelketa amaitu berri den, palak protagonista izaten jarraituko du biharko arratsalde osoan zehar Tilosetan, CD Hernaniren eta Hernaniko palisten eskutik.
16:30etan hasita, Hernaniko palisten arteko partiduak jokatuko dira, Tilosetako frontoian, eta 17:00etan hasiko dira jolas irekiak, zeinetan pala probatzeko aukera izango duten 2016an edo lehenago jaiotako haur eta nerabeek, eta noski, baita ondo pasatzeko aukera ere.
Ondoren, amaitzeko, Barru herrikoiarekin borobilduko da arratsaldea. Informazio gehiago nahi izanez gero, hernanikopalistak@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idazteko aukera dago.