Merkatopaketa antolatu du Amherrek biharko, Hernaniko Udalaren laguntzarekin. Egun osoan zehar, Kulturarteko Plaza Feministan, azoka eta musika izango dira protagonista, eta noski, horiek sortuko duten giroa ez da faltako. Baina horiez guztiez gain, biharkoa topagunea izango da, 11:00etatik 18:00etara bitartean produktuez eta giroaz gozatzeko aukera.
Pasa den irailean antolatutako merkatopaketan bezala, oraingoan ere antolatzaileek eskatu dute kontuan izatea eramandako arropa garbia egoteaz gain, baldintza duinetan ere egotea. Bestalde, irailean adierazi zuten bezala, «ekintza honekin arroparen berrerabilera sustatzen dugu eta kontsumoa eta ehun-hondakina murrizten ditugu, gizarte bezala aurre egin behar diogun ingurumen-arazoetako bat».