Azkeneko asteburuetan egin dituzte ikasturte bukaerako jaialdiak, Hernaniko eskoletan. Aratz Ikastolak, esaterako, maiatzaren 30ean ospatu zuen bere jaia, «ikastolako giroa alaituz eta familia, ikasle nahiz langileak elkartuz».
Ekintza ugariz gozatu zuten haurrek eta helduek, egun osoan zehar: buruhaundiak, dultzaineroak, tailerrak, jolasak, puzgarriak, dantzaldia eta jan-edanerako guneak.
«Jaiak ikastolaren komunitatea sendotzeko eta urte osoan egindako lana ospatzeko aukera aparta eskaini zuen, betiko moduan elkarlanaren eta auzolanaren indarra nabarmenduz», adierazi dute.