Etxebizitza: merkatuan esku hartzea prezioak jaitsiz

Gorka Nabarro Patterson 2026ko ekainaren 10a

Gorka Nabarro Patterson
Eskubide sozialen aldeko aktibista

Etxebizitzaren prezio altuak etxebizitza finantza-produktu bat izateko diseinatutako mekanismo baten emaitza dira, eta ez eskubide bat. Zenbat eta garestiagoa prezioa, eskrupulik gabeko errentariek, orduan eta etekin handiagoa aterako dute. Arazoaren errora joan nahi ez denez, prestazioak eta onura fiskalak ematean oina­rritutako politikak egiten dira. Horrela, prezioak igotzen jarraitzea baino ez da lortzen. Etxebizitza desmerkantilizatu egin behar da.

Etxebizitzaren arloko premi­az­ko neurriei buruzko dekretu berriari dagokienez, besteak bes­te, honako hau nabarmendu behar da: etxebizitzak Bizigune programan alokairuan jartzen dituzten jabeek jasotzen duten kanona handitu egiten da; alokairuak garestiagoak direnez, laguntzak prezio horietara egokitzen dira; gehienezko diru- sarrerak handitu egiten dira pertsona gehiagok izan dezaten Etxebiden sartzeko aukera, erosteko eta zorpetzeko, jakina, eta gelakako alokairua ere diruz lagundu ahal izango da.

Merkatuan esku hartzen ba­­da, espekulazioa-eskaria gutxi­tu egiten dugu eta espekulazioa geldiarazten da. Merkatuak prezioak jaitsiz gero, Gaztelagun eta Emantzipa programetarako laguntzak nabarmen jaitsiko lirateke, eta diru hori prezio eskuragarriak dituzten etxebizitza babestuen parke publiko bat sortzeko erabil liteke. EAEn hainbat prestazio mota ematen dira, eta horien guztien batuketa 180 milioi eurokoa da (Fernan­dez de Betoño, 2025 or 149).

Beste behin ere argi geratzen da zein interes defendatzen diren Jaurlaritzatik. Errentarien ira­ba­ziak mugatu beharrean, diru pu­blikoarekin ordainketa bermatzen da. Etxebizitzen merkatuaren burbuila puzteko neurri inflazionistak ezartzearen aldeko apostua egin da. Merkatuan esku hartu behar da, prezioak jaitsiz eta guztientzako eskuragarria den etxebizitza-parke publiko baten alde eginez. Etxebizitza eskubidea da!

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!