Bi sari eskuratu ditu Iñigo Legorburu hernaniarrak, maiatzean zehar

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 10a

Iñigo Legorburu hernaniarra (ezkerrean), Idiazabalen bigarren postua lortuta.

3garren Florentino Goiburu bertso-paper lehiaketan eta Irungo Mikrokontakizunetan lortu ditu, zehazki.

 

Bi sari eskuratu zituen Iñigo Legorburu hernaniarrak, pasa den maiatzean zehar. Lehendabizikoa Idiazabalen lortu zuen, Florentino Goiburu bertso-paper lehiaketako hirugarren edizioan. Lehen bi edizioetan lehen postua lortu zuen, baina aurtengoan bigarrengoarekin konformatu behar izan du. 'Mixel Aire, mendi hegaletan gora' izeneko bertso-sorta aurkeztu zuen Legorburuk, bigarren postu hori lortuz, eta horrekin batera 150 euroko saria jasoz.

Eta Irungo Mikrokontakizunen lehiaketari dagokionez, hirugarren postuan geratu zen hernaniarra, podiumean sartuz laugarren aldiz. Euskal Herriko Itsasargien Lagunak elkarteak antolatzen du urtero lehiaketa hau, gehienez 120 hitzeko mikrokontakizunena. Gaia aurrez finkatutakoa zen, itsasargiak kasu honetan, eta euskerazko zein gaztelaniazko kontakizunak batera aritu ziren norgahiagokan. Iñigo Legorburuk 'Marrazkia' izeneko idazlana aurkeztu zuen aurtengoan, eta itsasargiekin zerikusia duten produktu sorta jaso zuen sari gisa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!