Azken geldialdia egingo du Behatoki Ibiltariak gaur, 17:30etan Burujabetzen Etxetik aterata. Florida-Etxeberri auzoan zehar ibiliko da azken honetan, 19:30ak arte. Aurreko hiru astetan Kaxkoan, Antziolan eta Portun ibili zen Behatokia, etxebizitzaren arazoa ematen den puntuetara hurbiltzen.