Bihar amaituko da kultur ekipamendu berrirako partaidetza prozesua. Epaimahai kualifikatu batek aukeratutako hiru ideia finalistak ordenatu behar dituzte hernaniarrek, gustokoena lehen postuan jarriz. Halaber, Biteriko Sukalde gelan izango dira bihar arte proiektuak ikusgai, baita Udalaren webgunean ere. Eta bozka emateko bost gune dituzte herritarrek: Biteriko Sukalde gela, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzua, kiroldegia, Kulturarteko Plaza Feminista eta Ereñotzuko Auzo Udala.