Erraldoien dantza tailerra, bihar

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 9a

Erraldoien dantza tailerra izango da bihar arratsaldean, Aratz Ikastolak antolatuta, Belkara Auzo Elkartearen eta Berriak elkartearen laguntzarekin. Bi txandatan eskainiko dute: aurrenekoa 16:30etatik 17:30etara, eta bigarrena 17:30etatik 18:30etara. Bukaeran, erraldoi guztien kalejira egingo dute herrian barrena. Buruarinak elkarteak eskainiko du, eta Lehen Hezkuntzako haur guztiek hartu dezakete parte. Plazak mugatuak dira, eta izena eman behar da aldez aurretik, honako helbidean: labur.eus/erraldoiendantzatailerra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!