Txartelak salgai, Etxera Eguneko bazkarirako

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 9a

Ekainaren 20an ospatuko dute Hernanin, eta Garinen eskuratu daitezke tiketak, hilaren 14ra arte, 20 euroan.

 

Hurrengo astean ospatuko dute Hernanin, larunbatez, preso eta iheslarien aldeko Etxera Eguna, Hernaniko Sarek antolatuta. Ekainaren 20an izango da, programa zabalarekin.

Eguerdiko 13:30etan elkartasun argazkia egingo dute Plazan, eta ondoren herri bazkaria izango da Atsegindegin, 14:30etan ha­sita. Bazkalostean, berriz, kan­tu saioa izango da bertan, eta 18:00etatik aurrera Elektrotxufla elektrotxaranga ibiliko da kaleak girotzen.

Bazkarirako txartelak dago­eneko salgai daude, Garin taber­nan, 20 euroan. Hilaren 14a, da­torren igandea, izango da tike­tak erosteko azkeneko eguna.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!