Gaur erabakiko da Tilos 7 Pasako azkeneko finala

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 5a

Mutilen bigarren mailako semifinalak atzeratzera behartu zuen euriak atzo, eta gaur 17:45etan hasiko dira, Tilosetan. Finalak goizeko 09:00etan hasiko dira bihar.

Erabakita daude bihar jokatuko diren finaletako lau, Tilos 7 Pasa pala txapelketan. Goizeko 09:00etan hasita, honako ordenean ariko dira horiek guztiak.

  • Nesken bigarren mailan, Izaro Arraras-Maddi Arraras eta Maitane Gomez-Izaro Gomez
  • Nesken lehenengo mailan, Uxue Aranburu-Ekhiñe Balerdi eta Ane Zubiri-Ainhoa Urien
  • Herrikoiean, Xenki Astiazaran-Josu Iparragirre eta Borja Tejedor-Txema Gorostegi
  • Mutilen lehenengo mailan, Odei Arregi-Alain Luisa eta Julen Loidi-Aratz Luisa

Bosgarren finala, mutilen bigarren mailakoa, da erabakitzeko falta den bakarra. Atzo ziren bi semifinalak jokatzekoak, baina atzeratzera behartu zuen euriak. Hori horrela, gaur jokatuko dituzte, arratsaldeko 17:45etan hasita, Tilosetako frontoian: Belaunza-Ponce eta Goitia aita-semeak ariko dira aurrenekoan, eta Loidi-Manterola eta Etxeberria-Urruzmendi bigarrenean. Bi bikote irabazleek jokatuko dute finala, bihar bertan, aurtengo txapelketari bukaera emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!