San Joan jaiak ospatuko dituzte Goiz Eguzkin ere. Urtero lez luntxa egingo dute ekainaren 26an. 10:30etatik 13:00etara iraungo du topaketak, eta tartean jokoen sari banaketa egingo dute, 11:00etan zehazki. Bertaratu nahi duenak txartela eskuratu behar du, elkartean bertan euro batean salgai izango dena, bihartik hilaren 19ra.