Gaur jokatuko da Gipuzkoako sega txapelketa, Hernaniko Jauregi bailarako Ixtubegi belardian. 11:00etan hasiko da, eta bertan izango dira ondorengo sei segalariak, norgehiagokan: Amaiur Arrospide, Jokin Etxeberria, Julen Gabirondo, MIkel Lizartza, Josu Mendizabal eta Oier Urkola.
Horien artean dago Jokin Etxeberria, azken edizioko txapelduna dena, eta aurtengoan txapela defendatzen ariko dena. Jauregin ikusiko dugu Julen Gabirondo ere, Gipuzkoako sega txapelketa gehien irabazi dituen segalaria, bost garaipenekin; azkenekoan bigarren geratu zen, baina aurreko lauak bereganatu zituen urnietarrak.
Txapelketa honetan, denbora tarte jakin batean belar kilo gehien ebakitzen dituen kirolaria da irabazlea. Lehendabizi kanporaketa fase bat egingo da, 30 minutukoa. Eta jarraian finalari ekingo diote sailkatutakoek; bertan ordubete izango dute segalariek, ahalik eta belar kilo gehien ebakitzeko.