Gaur amaituko dira Osiñagako jaiak, kirola, bertsolaritza eta festa giroarekin

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 7a

Laiene eta Igoin Pikabea anai-arrebak aizkoran, pasa den urteko jaietan.

Herri kirolek jaiei agur esan aurretik, pelota, bertsoak eta auzotarrei omenaldia izango dira, besteak beste.

 

Agur esango diete gaur auzotarrek aurtengo Osiñagako jaiei. Desapiyua izan dute nobebade, Osiñaga eta Xoxoka auzoen arteko proba lehiaketa. Gainontzekoan, jarduera tradizionalak mantendu dituzte, eta nola ez, baita urteroko festa giro ederra. 

Batzuk atzo berandura arte Itzal erromeria taldearekin dantzan geratu arren, gaurko­an ez dute atsedenerako astirik. 12:00etatik aurrera pelotan ariko dira gazteak, eta gero bertsotan Unai Agirre eta Aitor Mendiluze. Arriatsun bertsolariekin batera bazkaldu aurretik, 13:30etan omenaldia egingo zaie auzotarrei. Eta jaiak agurtzeko, herri kirolak izango dira, 18:00etan hasita: Udane eta Elene Ostolaza ahizpak harrijasotzen, eta aizkoran, berriz, Laiene eta Igoin Pikabea anai-arrebak, Oihana Fernandez de Barrenaren eta Unai Etxeberria 'Osinalde'ren aurka.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!