2025-2026 ikasturte amaierako jaialdia ospatuko dute bihar, Elizatxo ikastolakoek. Ikastolak berak eta Leoka guraso elkarteak bultzatuta, egun osoko egitaraua prestatu da, haurrentzako jarduera ugarirekin. 10:30etan emango zaio hasiera festa egunari, ikasleen ekitaldiarekin. 12:00etan, halaber, hamaiketakoa egin ez ezik, haurrentzako aurpegi margoketa, familia jolasak eta robotika erakusketa ere izango dira. 13:30etan bazkaldu egingo dute.
15:00etan bingo musikatuaz gozatuko dute, arratsaldeari hasiera emateko. 16:30etan haurrentzako puzgarriak puztuko dituzte, eta photocalla jarriko dute, guztientzat izango dena. Ikasleek askaria izango dute 17:00etan, eta ondoren, 17:30etan, Endara Deejays izango da denak dantzan jartzen. Azkenik, festa egunaz gozatu eta gero, 19:30etan jarri dute hitzordua, denon artean gunea jasotzeko eta txukuntzeko.