Bihar ospatuko da Txakolin Eguna, Santa Barbara lorategian, eguerdian zehar. 12:00etatik 14:00etara ondorengoetaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: Getariako jatorri-deiturako lau upeltegiren txakolin-dastaketa eta pintxo tradizionalen dastaketa (gildak, txanpiñoiak, etab.).