Entzumenak huts egiten duenean, ondorioak ez dira beti belarri barruan bakarrik nabaritzen. Batzuetan, aldarte onean ere eragiten du. Kalera ateratzeko gogo gutxiago, ixiltasun handiagoa, besteekiko distantzia handiagoa.
Asko egoera sozialak saihesten hasten dira konturatu gabe: taberna zaratatsuak, bazkari luzeak, lagun askorekin batera elkartzea. Ez da gogorik ez dutelako, nekagarriak egiten zaizkielako baizik eta azkenerako etsi egiten dute.
Hasieran, jarrera solteak izaten dira baina denborak aurrera egin ahala, ohitura bilakatzen dira. Ohitura horrek isolamendua ekar dezake. Ez da interesik ez dutela, arrazoia da elkarrizketen erritmoari jarraitzeko zailtasuna dutela.
Entzumenak bizitza sozialarekin harreman zuzena du. Ongi entzuten ez denean, kosta egiten da modu naturalean parte hartzea, txantxetan aritzea edo hitza hartzea. Eta nork bere burua kanpoan sentitzen duenean, aldarte onean bete betean eragiten du.
Prozesu hau motela eta ixila izan ohi da. Horregatik, askok ez dute entzumenarekin lotzen. Tristura edo gogo falta beste arrazoi batzuei egotzi ohi diete, baina berez, gaizki entzuteak itxi dizkie ateak pixkanaka.
Entzumena zaintzea emozioak zaintzeko modu bat ere bada. Egunerokoan konektatuta, presente eta aktibo mantentzea ahalbidetzen du. Kontua ez da soinuak aditzea bakarrik, inguruan gertatzen denaren parte sentitzea ere bada.
Gaiari garaiz heltzeak isolamendu hori sahiestu dezake eta ongizatea nabarmen hobetu.
Zure burua geroz eta isolatuago nabaritzen baduzu edo elkarrizketak jarraitzea gero eta zailagoa egiten bazaizu, AUDITEK Hernaniko Entzumen Zentroan modu hurbil eta profesionalean lagundu zaitzakegu.