Etxeko Memorialaren finala, bihar Hernanin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 6a

Eguerdiko 12:00etan hasita, kiroldegian ariko dira Kukuprakak eta Mitxoletak taldeak, bertso-pelota finalean.

 

Bihar eguerdian jokatuko da, Hernaniko kiroldegiko frontoi­an, Etxeko Memorialaren final haundia, Ados Pilotak antolatu­ta. 12:00etan hasita, Kukuprakak eta Mitxoletak taldeak ariko dira aurrez aurre, bertso-pelota torneoaren txapelen bila. Lau t'erdiko eta binakako partidu bana, eta bertsolarien saioak izango ditu finalak.

Kukuprakak taldearekin, Oskoz ariko da lau t'erdikoan, eta bera izango da faborito, orain arteko partidu guztiak irabazi baititu; baina ez du lan erraza izango Mitxoletak taldeko Agirreren kontra.

Binakakoan ere lehia bizia espero da, Aranburu-Ruiz de Larramendi (Kukuprakak) eta Iturriaga-Betegi (Mitxoletak) bikoteen artean. Eta litekeena da bertsolarien saioa erabakigarria izatea, parekotasuna hautsi eta garailea erabakitzeko, bi tanto lortuko baititu onenak. Horren ardura izango dute Maialen Akizuk (Kukuprakak) eta Nerea Elustondok (Mitxoletak).

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!