Larunbat honetan egingo dute Langile Ikastolako jaialdia, ikasturtea bukatzera doala ospatzeko. 11:30etan elkartuko dira Biterin, LH4koen emanaldiaz gozatzeko; eta handik Laubidietara joango dira kalejiran, jolasetara. Atsegindegin egingo dute bazkaria, eta bertan segiko du festak arratsaldean, musikarekin eta tailerrekin.