Solasaldia antolatu du Garin Herriko Tabernak, bihar arratsalderako: 'Pizkunde berrirantz?'. 18:00etan hasita, Intza Gurrutxaga izango da hizlari, Euskal Herrian Euskarazeko kidea, eta «euskeraren egoerari eta etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko» baliatuko dute saioa. Irekia izango da solasaldia, eta Garinera hurbiltzeko gonbitea luzatu die tabernak herritar guztiei.