Inklusibo Txapelketa larunbatean, Landaren

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 4a

Goizeko 11:00etan hasita, Ávilako, Leongo, A Coruñako eta Oviedoko taldeek hartuko dute parte. 

Bederatzigarren edizioa izango du, larunbat honetan, Hernaniko Errugbi Elkarteak antolatutako Inklusibo Txapelketak. Landaren jarri dute hitzordua, goizeko 11:00etan hasita; eta Estatu txoko ezberdinetatik etorritako taldeek hartuko dute parte.

Zehazki, Hernanirekin batera ariko dira Ávilako, Leongo, A Coruñako eta Oviedoko taldeak.

Herri kirola arratsaldean, festa Tilosetara mugituta

Goizeko saioa Landaren izango bada, arratsaldean Tilosetara mugituko dute festa, ohi bezala. Kalejiran joango dira bertara, eta herri kiroletan ariko dira: txingak, lokotxak, toka, sokatira, harri jasotzea, ingudea eta pelota.

Giro ederra ziurtatuta dago, eta herritar guztiak daude gonbidatuta horrekin bat egitera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!