Bilera gaur Osiñagan, margoketengatik

Julen Borreguero Fernandorena

Premiazko bilera deitu du Osiñagako Auzo Elkarteak gaurko, 19:00etarako. Arriatsu eskolan egingo dute, eta Udalak egindako bidearen margoketak sortutako arazoez hitz egingo dute, zer egin erabakitzeko helburuarekin. Udal ordezkariak ere bertan izango dira.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!