Ikasturte bukaera ospatzeko, Hernaniko emakumeen topagune bilakatuko da Kulturarteko Plaza Feminista ostiralean, ekainaren 5ean. Zehazki, Emakumeentzako Jabetze Eskolen eta eztabaida feministen udaberriko zikloaren ikasturte bukaera ospatzeko, herriko emakumeentzako festa irekia antolatu dute. 17:30etan hasiko da, eta bertaratzen denak dantzaz, karaokeaz, umoreaz, tailerraz eta garrantzitsuena, lagunarteko giroaz gozatzeko aukera izango du.