Premiazko bilera deitu du Osiñagako Auzo Elkarteak datorren asteazkenerako, ekainaren 3rako. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Arriatsu eskolan, eta bide margoketei buruz ariko dira, aurreratu dutenez: «Bileraren helburua izango da hitz egitea Udalak egin dituen bide margoketek sortu duten arazoaz, eta zer egin erabakitzea». Azaldu dute garrantzitsua dela ahal duten auzotar guztiak azaltzea, eta bertan izango dira udal ordezkariak ere.
Portutik Loidira bitarte egin ditu bide margoketak Hernaniko Udalak azkeneko hilabeteotan, «eremuak markatuz oinezkoek erabiltzen dituzten bideak seguruagoak izateko».