Erregularizazio prozesua errazteko laguntza eskaintzen ari da Hernaniko Udala

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 29a

Bihar arte dute eskaera aurkezteko aukera, onuradun izan daitezkeen herritarrek.

Espainiako estatuak migratzaileentzako ezohiko erregularizazio prozesua abian jarri du. Prozesu honen onuradun izan daitezkeen Hernaniko herritarrek bihar, ekainaren 30a, izango dute eskaera egiteko eta dokumentazioa aurkezteko epea.

Erregularizazio prozesuaren onuradun izan daitezkeen Hernaniko bizilagunei «prozesua erraztea eta bidean laguntzea» du helburu Udalak, eta horretarako, informazioa emateaz gain, beharrezkoak izan daitezkeen txostenak prestatzen ari da.

 

AMHER-en laguntza dokumentazioa errepasatu eta hitzorduak eskatzeko

Horrez gain, AMHER elkarteak erregularizazio eskaerarako dokumentazioa errepasatu eta hitzorduak eskatzeko laguntza ere eskaintzen ari da. Horretarako, elkarteko bolondresak astelehen arratsaldetan (16:00-19:30) eta ostiral goizetan (10:00-13:00) Kulturarteko Plaza Feministan daude laguntza hori eskaintzen. Ekainaren 13an, larunbata, goizeko ordutegian laguntza eskainiko dute ere. AMHERekin hitzordua eskatzeko amhersosarrazakeria@gmail.com -era idatzi edo 667 710 928 zein 650 294 390 telefonoetara deitu daiteke.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!