Urumea ibaian sentsibilizazio lanak burutzeko hezitzaile bila ari da Bizibiziki, aurtengo uda denboraldirako, Urumea ibaiko aisialdi guneetan. Ekainaren 17an hasi eta irailaren 19ra arte izango da; astegunetan 16:00etatik 20:00etara, eta asteburu zein jaiegunetan 12:00etatik 20:00etara. CVa info@bizibiziki.com helbidera bidali behar da, eta edozein zalantza izanez gero, 943 69 16 08 telefono zenbakian argituko dituzte.