Ateak zabalik izango dituzte Hernaniko Arraun Elkarteko kideek, ekainaren 12ra arte, arraunean ibiltzeko intentzioa edo interesa duen edonorrentzat. Astelehenetan 17:00etan eta ostiraletan 16:30etan egiten ari dira ate irekietako jardunaldiak, elkarteak Ibarluze poligonoan duen egoitzan. Bertaratu nahi duenak mezu bat bidali beharko du aldez aurretik, bere izen-abizenak emanez, hernani.arrauna@gmail.com helbide elektronikora.