San Joanetako danborradarako, aurreneko entsaioa ekainaren 2an

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 28a

Beste urte batez, Hernaniko kaleak danbor hotsez alaituko ditu haurren danborradak ekainaren 24an, San Joan egunez. Santa Barbara elkarteak datorren asteartean hasiko ditu entsaioak, ekainaren 2an; eta parte hartu nahi duten haur guztiek bertara azaldu beharko dute. 19:00etan izango da, elkartean bertan. 5 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, eta elkarteak utziko dizkie jantziak eta danborrak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!