Akarregiko saneamendua hobetzeko lanak, martxan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 27a

Akarregi bailarako lau etxetako ur-beltzak Ibaiondo poligonora bideratuko dituzte.

 
 

Akarregi bailarako saneamendua hobetzeko lanak egiten ari da Hernaniko Udala, egunotan jakinarazi duenez. Lan horien bitartez, bertako lau etxetako ur-beltzak Ibaiondo poligonoko saneamendu-sarera bideratuko dituzte; zehazki, 24, 25, 26 eta 27 zenbakidun eraikinetakoak.

Horretarako, ponpatze-esta­zio bat eraikiko dute egungo kutxatilaren ondoan. Horrela, aurrerantzean kutxatila hori bakarrik izango da euri-urak Urumea ibaira bideratzeko.

Maiatzaren hasieran ekin zieten lanei, eta bi hilabeteko iraupena aurreikusi dute. Hain juxtu, horregatik dago bidegorriaren zati bat itxita Karabelgo zubiaren parean. 140.701,63 euro bideratu ditu Udalak lan horietara.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!