Bidea taldearen urteko batzar irekia, ostegunean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 26a

Pasa den ikasturteko balantzea egiteaz gain, hurrengo kurtsoko lehentasunez ariko dira.

 

Ostegun honetarako finkatu du­te urteko batzar irekia Bidea Herritar Taldeko kideek. Burujabetzen Etxean egingo dute, arratsaldeko 18:00etan, eta 2025-2026 ikasturteko balantzea egin ez ezik, hurrengo kurtsoko lehentasunez ere ariko dira. 

Urtero, herritarrek eta elkarteek proposamenak helarazteko, auzo batzarrak, elkarte batzarrak eta galdetegiak antolatzen dituzte Bideatik. Gainera, herritarrek Hernani Burujabe prozesua hobeto ezagutzeko, Burujabetzen eguna ere antolatzen dute urtero. 

Elikadura, energia eta telekomunikazio burujabetza, zaintza sistema publiko komunitarioa, herriko merkataritza txikiaren aldeko lana, bioaniztasunaren babesa, edo etxebizitza eskubidea helburu dituzte, eta norabide horretan bultzatzen duten beste herri eragileekin elkarlana sustatzen dute.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!