CD Hernaniren jaitsiera konfirmatu da, Gorengoen mailara

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 25a

Nahiz eta azken jardunaldira arte maila mantentzeko aukerak izan, ezin izan dute helburua lortu berdeek.

Gipuzkoako gizonezkoan Gorengoen mailan jokatuko du CD Hernanik datorren denboraldian, ez baitute lortu berdeek Ohorezko mailan mantentzea. Larunbatean jokatu zen txapelketa azken jardunaldia, ordutegi bateratuarekin, eta nahiz eta mirari bat behar zuten berdeek, maila mantentzeko aukera zuten. 

Sailkapenean bere aurretik zituen Mutrikuk eta Euskaldunak galtzea behar zuen, Hernanik Zubipen Beasainen aurka irabazteaz gain. Gero, gainera, beste mailetako emaitzen esperoan gelditu behar zen. Hala ere, Beasainen aurkako emaitza ez zen positiboa izan, 0-0 berdindu baitzuten. Emaitza horrekin konfirmatu zen Hernaniren jaitsiera. Bestalde, Mutrikuk bere partidua irabazi zuen, beraz, Hernanik Beasainen aurka irabazi izan balu ere, maila galduta izango luke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!