Nagusi izan zen Hernani, esku pelotako Herriartekoan. Pasa den ostiralean jokatu zuen txapelketako final zortzirenetako itzulia, Hernaniko pilotalekuan, eta hiru partiduetan menderatu zuen Aretxabaleta: 22-1 kadeteetan, 22-6 jubeniletan eta 22-17 nagusietan. Nahiz eta joaneko partidutik abantaila haundia izan hernaniarrek, itzulikoan ere ez ziren erlaxatu, eta aho zapore paregabearekin pasa dira final laurdenetara.
Azpetiaren aurka jokatuko dute hurrengo fase hori. Hernanin joanekoa, aste honetan; eta Azpeitian itzulia, hurrengo astean. Amezketa izan zuen aurkari Azpeitiak, final zortzirenetan. Joanekoan berdinduak izan ziren norgehiagokak: 19-22 kadeteetan, 5-22 jubeniletan eta 22-21 nagusietan. Itzulian, aldiz, nagusi izan ziren azpeitiarrak: 22-2 kadeteetan, 22-10 jubeniletan eta 22-9 nagusietan.