Gaur bukatuko dira Mendekoste Jaiak, sagardo, pelota eta osagai sekretu artean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 24a

Hiru eguneko festari errematea jarriko diote Etxebarri auzoan, gaur eguerdian. Pelota txapelketako finalak, sagardo dastaketa eta sukaldaritza lehiaketa izango dira.

Beste urte batez, hutsik egin gabe, Etxeberriko Mendekoste Jaiek eman diete hasiera Hernaniko auzoetako festei. Atzokoa izan zuten egun nagusia, goizean goizetik gauerdira luzatu zen festarekin; eta gaur jarriko diote errematea hiru eguneko jai giroari. Horretarako, ohiko plana prestatu dute eguerdirako.

Hildakoen omenezko mezarekin hasiko dute eguna, goizeko 11:00etan. Eta eguerdiko 12:00etarako jarri dituzte hiru hitzordu, frontoiaren inguruan denak ere. Batetik, pelota txapelketaren finalak jokatuko dituzte. Bestetik, ez du hutsik egingo sagardo dastaketak, eta iragarrita dagoen bero saparekin ez da botila bakar bat geratuko ireki gabe.

Eta azkenik, Interjaiak sukaldaritza lehiaketaren bosgarren edizioa jokatuko dute, 12:00etan hasita hori ere. Osagai sekretuekin moldatu beharko dute auzo ezberdinetako jai batzordeetako ordezkariek, momentuan jakinaraziko baitizkiete.

Sagardo botilak hustuta eta pelotariei zein sukaldariei sariak banatuta, 14:30etan botako dute jaien bukaerako traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!