Stop Fosilak elkarteak antolatuta, 'Euskal Herria energia burujabetzarantz' jardunaldia izango da Hernanin, maiatzaren 30ean. Sandiusterrin egingo dute, eta goiz osoko saioa izango da. Zientziaren arlo ezberdinetako bost aditu izango dira hizlari.
Goizeko 10:00etan hasiko da jardunaldia, eta 13:00ak aldera bukatu. Bertaratu nahi duenak, aldez aurretik eman beharko du izena, formularioa beteta honako helbidean: labur.eus/energiaburujabetzarantz. Doakoa izango da, baina nahi duenak diru ekarpena egin dezake jardunaldiak sortutako gastuei aurre egiten laguntzeko, formularioan bertan adierazten diren bideetatik.
Horrelako jardunaldiekin, Stop Fosilak elkarteak eztabaida sustatu eta proposamenak gizarteratu nahi ditu, «klima aldaketak munduan eta Euskal Herrian dituen ondorioen eta herri bezala daukagun erantzukizunaren inguruan, arreta berezia jarriz erregai fosilen arazoan eta trantsizio energetikoan».
EGITARAUA
MAIATZAK 30, Biterin
10:00-10:45, 'Energiaren geopolitika. Inperialismo fosiletik elkartasun berriztagarrira'. Jose Luis Rodriguezen eskutik (Instituto Meridiano), gazteleraz.
10:45-11:30, 'CLEVER agertokia. Nahikotasun berriztagarriaren modelizazioa 2050erako'. Nicolas Taillarden eskutik (CLEVER eta negaWatt ekimenetako ikerlaria), frantsesez, euskerazko itzulpenarekin.
11:30-11:45, Kafea.
11:45-12:15, 'Euskal burujabetzarantz. Trantsizio energetiko justu eta azkar baterako helburuak eta printzipioak'. Gorka Laurnagaren eta Lorea Floresen eskutik (Stop Fosilak), euskeraz.
12:15-13:00, 'Berriztagarrien hedapen justu baterako lurralde plangintza'. Juan Requejoren eskutik (lurralde plangintzan aditua), gazteleraz.