Denboraldiko azkena jokatuko dute CD Hernaniko Ohorezko Erregional mailako mutilek gaur, arratsaldeko 16:30etan Zubipen, Beasainen aurka. Zaila dute berdeek kategoria mantentzeko, baina aukera badute oraindik. Salbatzeko, gaur irabazi egin behar du Hernanik, eta aurretik dituen Mutrikuk (Deustoren aurka, jada maila galduta) eta Euskaldunak (Oriokoren aurka, jaitsiera jokoan du) porrot egin behar dute. Gainera, beste mailetako emaitzen esperoan gelditu beharko luke.