'Zozketa +65' kanpaina martxan Berriakek, adineko bezeroak saritzeko

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 24a

Bihartik aurrera, 'Zozketa +65' kanpaina jarriko du martxan Berriak merkatari eta ostalari elkarteak, ekainaren 7ra arte. Horren bitartez, saritu eta eskertu nahi dute erosketak herrian egiten dituzten 65 urtetik gorako bezeroen fideltasuna. Horrela, kanpainan parte hartuko duten establezimenduetan erosten dutenek, papertxo bat bete ahal izango dute erosketa bakoitzeko, eta 500 euroko bi erosketa-bonoren zozketan sartuko dira.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!