Leitzara Martxa, ekainaren 6an

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 24a

Urtero bezala, ekaineko lehenengo asteburuan egingo dute Leitzara Martxa, Elur Txori elkarteak antolatuta. Aurten larunbatera mugitu dute, jende gehiago animatzeko asmoz, eta ekainaren 6an izango da 66garren edizioa, goizeko 05:00etan abiatuta. Parte hartu nahi duenak, ekainaren 2ra arte eman dezake izena, elkartean bertan, labur.eus/LeitzaraMartxa66 webgunean, edota elurtxori@gmail.com helbidera idatzita. 50 euro dira ibilaldia eta bazkaria, gosaria, hamaiketakoa, dutxak eta itzulerako autobusa barne.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!