'Munstroak sortzen direnean' dokumentala jarriko dute gaur Biterin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 22a

Arratsaldeko 18:00etan jarriko dute kultur etxeko areto nagusian, eta XXI. mendeko faxismoari buruzkoa da.

'Munstroak sortzen direnean' dokumentala ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean, Hernaniko Biteri kultur etxean. Areto nagusian eskainiko dute dokumentala, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Diario Socialistak egindako dokumentala da, eta lantzen ditu XXI. mendeko faxismoa eta haren kontrako borroka. Horretarako, elkarrizketatu dituzte Madrilgo, Milango, Monzako eta Parisko militante antifaxistak, Mugimendu Sozialistako militanteak, StreetPress, Miquel Ramos eta Mark Bray.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!