Kirol jarduera gehiago, aurtengo udarako

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 22a

Paddle surf eta snorkle ere praktikatzeko aukera eskainiko da aurten.

 

Hernaniko nerabe, gazte eta familiek inoiz baino aukera gehiago izango dituzte, aurtengo udako kirol jarduerei dagokienez. Ekainetik irailera bitartean eskainiko dira ikastaroak, eta piragua eta eskaladaz gain, snorkle eta paddle surf egiteko aukera ere izango dute 12-17 urte bitarteko hernaniarrek.

Ekainaren 1etik 5era 12-17 urte bitarteko nerabeek eta 18-30 urte arteko gazteek piragua ikastaroak izango dituzte. Ekainaren 6an, gainera, piraguarekin irteerak egingo dituzte. Eskaladakoa ere izango dute, hilaren 8tik 12ra bitartean, eta 12-17 urte artekoentzat, snorkle eta paddle surf ikastaroa izango da, hilaren 15etik 19ra. 13an eta 20an familientzako jardueren txanda izango da, piragua irteerak eginez bi txandatan: 10:00-11:00 eta 11:30-13:00.

Uztailean familientzako piragua irteera izango da, 18an. Eta horrelako beste bi egingo dira abuztuaren 1ean eta 22an. Gainera, eskalada eta piragua ikastaroak eta irteerak eskainiko dira abuztuaren 24tik irailaren 5era, nerabe eta gazteentzat.

Izena eman behar da, online, labur.eus/udakokirolikastaroak webgunean. Doakoa da, eta plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!