Badator 39garren Txalaparta Festa, Iparragirre sagardotegira

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 22a

Txalaparta Festaren 37garren edizioa, Iparragirren.

Bihar eguerdian ospatuko da. Emanaldi nagusia doakoa eta irekia izango da, 12:00etan hasita.

 

Bihar ospatuko da aurtengo Hernaniko Txalaparta Festa, Iparragirre sagardotegian. Eguerdia hartuko duen egitaraua prestatu dute, 39garrena izango den edizio honetarako. Horrela, eguerdiko 12:00etan emango diote hasiera ospakizunari, doakoa eta irekia izango den emanaldi nagusiarekin. 

Bazkaltzeko ordua iritsi arte, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik etorritako txalapartariak ariko dira egurrari joka; zehazki hauek izango dira: Zuaznabartarrak eta Goikoetxeatarrak, Xarma (Iruñea), Hala Dzipo (Barakaldo), Makilakixki (Oiartzun), Zurartean (Donostia) eta Ttakun Ttan Ttakun (Hernani). Horien ondoren, joaldi ixila egingo dute, «gure artean ez daudenen omenez».

Bazkaltzeko ez dira Iparragirretik mugituko. 14:30etan egingo dute bazkaria, eta honetarako izena eman beharko da; izan ere, plazak mugatuak dira. Horretarako, txalapartafesta@gmail.com helbide elektronikora edo WhatsApp bidez 620 434 661 telefono zenbakira mezua bidali beharko da.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!