Egun aparta aukeratu dute Urumea ikastolako ikasleek igerilekura joateko. Izan ere, eguraldia lagun eta Hernani Natura Herriak bultzatutako ekimena arrazoi, neguan zehar Udal Jolas Igerilekuan sortu diren bizidunak Ave Mariako urmaelera lekualdatu dituzte Urumeako gaztetxoek.
Batik bat, uhandre palmatuak aurkitu dituzte, dozenaka, helduak zein kumeak, baita hainbat ornogabe urtar ere. Horrela, igerilekuak irekitzeko prestaketa lanekin hasi da Udala. Ekimena burutzen den lehen urtea da, eta Urumeakoak izan dira aurtengoan, baina datozenetan, herriko beste ikastetxe batzuetako haurrak joango dira bizidunak lekualdatzera.